FAMILIA, TELEBISTA ETA INTERNET

Pantailak modu kritiko eta seguruan erabiltzeko jarraibideak

URREZKO HAMAR ARAU FAMILIAN TELEBISTA IKUSTEKO
1- Etxean egiten diren ekintza guztiak (hala nola telebista ikusi, irakurri...) bilduko dituen ordutegi bat egiten lagun iezaiezu zure seme-alabei. Komeni da denak ados jartzea.
2- Ez ezazu telebista ohitura gisa piztu. Adibidez, ez ezazu piztu etxera iritsi bezain laster.
3- Programazioa aukeratzen (egunkarietan, teletestuan,Interneten...) erakuts iezaiezu zure seme-alabei.
4- Programaziotik, interesatzen zaizuna bakarrik begira ezazu.
5- Eskain iezaiozu denbora aldez aurretik zure seme-alabekin adostutako programak ikusteari.
6- Ez ezazu telebista ikusi adostutako ordutegitik kanpo.
7- Partekatu telebista ikusteko uneak familiako beste kideekin, ahal den neurrian.
8- Aipatu eta kritikatu familiarekin ikusten dituzun telebista-saioak.
9- Irakats iezaiezu zure seme-alabei telebista urrutiagotik ikusi behar dela. Horrela, haien behatzeko eta aztertzeko gaitasuna landuko duzu, programa bat dirudiena baino gehiago izan baitaiteke.
10- Goza ezazu aktiboki telebista-programazioaz.

SEGURUR NABIGATZEKO URREZKO ARAUAK (Zer aholkatu gazteenei)
1- Funtsezkoa da honako hau argi izatea: oso arriskutsua da Interneten bidez bakarrik ezagutzen dituzun pertsonekin biltzea. Ez da inoiz halakorik egin behar.
2- Ez eman inoiz informazio pertsonalik Interneten bidez.
3- Ez bidali identifikatzeko balio dezaketen datu pertsonalak: Ez izenik, ez abizenik, ez adinik, ez telefono-zenbakirik, ez etxeko edo ikastetxeko helbiderik eta abar. Ez eman banku-daturik edo kreditu-txartelen zenbakirik, ez zurea, ez zure familiartekoenik, Internet bidez lapur diezazuten saihesteko.
4- Zure nortasuna babesteko, erabili izengoiti edo ezizenak (nickname ere deitzen zaie).
5- Ez argitaratu zure aurpegia edo gorputza agertzen den argazkirik sarbide publikoa duten web orri edo eztabaida-taldeetan.
6- Ez sinetsi Interneten ikusten duzun guztia. Pertsona asko gezurretan aritzen dira.
7- Ez klik egin ezagutzen ez dituzun pertsonen mezu elektronikoetan agertzen diren esteketan. Esteka horiek nahi ez duzun guneetara eraman zaitzakete, edo ordenagailua kutsatuko duten birusak deskarga ditzakete.
8- Zuk edo zure inguruko norbaitek jazarpen-mezuren bat, sexu-jazarpenekoa edo mehatxuzkoa jasotzen baduzue, esan gurasoei. Horrez gain, aukera duzu ISPra kopia bat bidaltzeko eta laguntza eskatzeko. ISP ingelesezko Internet Service Provider-en (Interneteko Zerbitzuen Hornitzailea) da; hau da, zure linea konektatu duen enpresa (bi sareak desberdinak eta independenteak baitira).
9- Instalatu zure ordenagailuan birusen kontrako programa on bat, honako hauetatik babesteko: birus ezagun eta ezezagunak, zure ordenagailura baimenik gabe sartzea (hacker-ak), zabor-posta (spam-a), zure jokamoldea miatzen duten programak (spywarea), zure deien norabidea aldatzen duten programak (dialerrak) eta Interneteko gainerako mehatxuak.
10- Ondo pasa surfeatzen!